Salburua irudietan

Posted by Karmelo Etxegarai Ikastola & Ikasbidea Ikastola on 2010/04/19 , under | iruzkizun (0)



Salburua

Posted by Karmelo Etxegarai Ikastola & Ikasbidea Ikastola on , under , | iruzkizun (0)





Salburua es una zona húmeda formada por varias lagunas (Arcaute y Betoño son las principales), junto con espacios empradizados y un pequeño robledal. Desecada siglos atrás para transformar la zona en campos de cultivo, los trabajos de recuperación iniciados en 1994 han revertido esta situación y en la actualidad Salburua es uno de los humedales continentales más valiosos del País Vasco y Humedal Ramsar de Importancia Internacional.


Mapa

Posted by Karmelo Etxegarai Ikastola & Ikasbidea Ikastola on , under | iruzkizun (0)


Zadorra

Posted by Karmelo Etxegarai Ikastola & Ikasbidea Ikastola on , under | iruzkizun (0)








Zadorra Arabako ibairik garrantzitsuena da. Entziako mendilerroan jaiotzen da Los Corrales izeneko iturrian, Donemiliagako udalerrian.
Agurain, Gasteiz, Argantzun eta Armiñon zeharkatu ondoren Ebrorekin bat egiten du Miranda Ebro (Burgos) eta Zambrana (Araba) artean.
Ibaiak guztira 78,1 kilometroko ibilbidea egiten du eta 20,6 metro/segundoko emaria dauka bataz-beste. Mediterranear isurialdeko ibaia da.













Azpeitia

Posted by Karmelo Etxegarai Ikastola & Ikasbidea Ikastola on 2010/04/12 , under , , | iruzkizun (0)



Mugakideak

Iparraldean Zestoa; ipar-mendebaldean Deba; mendebaldean Azkoitia; hego-mendebaldean Zumarraga; hegoaldean Ezkio-Itsaso eta Beasain; eta ekialdean Errezil eta Beizama mugakide ditu.

Ikustekoak

* Loiolako Santutegia
* Madalena baseliza
* Antxieta jauregia
* Enparan dorretxea
* Larrañaga baserria

Azpeitiar ezagunak

* Inazio Loiolakoa (1491 - 1556), Jesusen Konpainiaren sortzailea.
* Inazio Ibero (1684 - 1766), arkitektoa.
* Frantzisko Ibero (1724 - 1795), arkitektoa.
* Karmelo Etxegarai (1865 -1920 ), idazlea.
* Joxe Agirre (1929 - ), bertsolaria.
* Juan Antonio Larrañaga (1958 - ), futbolaria.
* Tomas Orbegozo (1959 - ), futbolaria.
* Fernando Morillo (1974 - ), idazlea.
* Mikel Aranburu (1979 - ), futbolaria.
* Mikel Labaka (1980 - ), futbolaria.

arrazua ubarrundia

Posted by Karmelo Etxegarai Ikastola & Ikasbidea Ikastola on , under , , , | iruzkizun (0)



Arrazua-Ubarrundia

Arrazua-Ubarrundia, biztanle kopuruari dagokionez, Zuiako Koadrilako udalerririk txikiena dugu. Legutianoren antzean, udalerri honen azalera ere urria da (57 Km2) eta udalerri honen zati handi bat Zadorrako (edo Ullibarri-Ganboa) urtegiaren urek estalita dago. 1947an eraikia dugu, Zadorra ibaiaren urtza erregulatzen du (lurraldeko luzeena eta urtsuena), Bilboko eta Vitoria-Gasteizko hiriguneak urez eta elektrizitatez hornitzen ditu, eta astialdi, itsas kirol, atseden leku eta antzeko jarduerei dagokienez ere punta-puntako erreferentzia bilakatu da.

Udalerri honek paisaje mota erabat ezberdinak ditu; Hegoalderen dagoen gunea, hau da, populazio-gune gehientsuenak dauden aldea (Durana, 541 m.) Lautada arabarra dugu bete-betean, eta horregatik bere topografia laua denez, honek guztiak landaketa-eremu handiak sortzen lagundu du.

Urtegiaren inguruan garaiera gutxiko gainetxoak ditugu (Urbina, 698 m., Santa Cruz, 697 m., Iturriaga, 625 m.), eta hauek, batik bat, uharte hostotsuak bailiran (ameztiak), urtegiaren hegoaldean daude sakabanaturik, sasitza gune handiez inguratuta (ipurudiak ziritxoekin).

EUSKADIN ZEHAR Proiekturako LAN PLANGINTZA

Posted by Karmelo Etxegarai Ikastola & Ikasbidea Ikastola on 2010/04/04 , under , , , , | iruzkizun (1)



EUSKADIN ZEHAR Proiekturako LAN PLANGINTZA
HERRI BIKOTEAK: Karmelo Etxegarai eta Ikasbidea Ikastolen arteko proiektua
- Egokitutako KIDEEKIN harremanetan jarri, e-mail bidez, euren asmoak eta iguripenak
trukatuz.
- BLOG komun bat sortu, blogger-ekin, diseinua eta egitura adostuz.
- Blogean ikastalde eta ikastetxe bakoitzaren aurkezpenak sartu.
- Herriaren, auzoaren… aurkezpena prestatu eta blogean sartu. (Otsailean)
-Lehenengo ekarpenak trukatu testuinguru bakoitzatik, interesguneak adostuz: inguruneahistoria-
kultura-gizartea…
- LAN EKOIZPENA adostu, alderdi hauetan izan daitezke:
o Historia narrazioa, deskripzioa
o Kultura ondarearen ikerketa
o Ingurugiro edota herrian antzemandako ARAZO baten azterketa eta irtenbideak
o Gizarte bilakaeraren ikerketa
- Aldika argitaratzen joango dira jasotako informazioa, hipotesiak, aurkikuntzak.. besteek
feeback-a bidaliz (galderak,…alternatibak) EKARPEN edota IRUZKIN modura
- Ekoizpenaren garapen prozesua isladatu Blogean: argazkiak, bitxikeriak, bideoak …
Bideoak gordetzeko biltegia zabaldu Youtuben edo bestelako zerbitzu batean.
- Lanak amaitutakoan TXANGOA antola zezaketen: lanaren inguruko bisita gidatua eginez
eta alkartasun topaketaz gozatuz.
- Txangoa egin ezean bideotxata saioa edota elkarri oroigarriak bidaliz borobil dezakete
proiektua.