arrazua ubarrundia

2010/04/12 , Posted by Karmelo Etxegarai Ikastola & Ikasbidea Ikastola at 17:40

Arrazua-Ubarrundia

Arrazua-Ubarrundia, biztanle kopuruari dagokionez, Zuiako Koadrilako udalerririk txikiena dugu. Legutianoren antzean, udalerri honen azalera ere urria da (57 Km2) eta udalerri honen zati handi bat Zadorrako (edo Ullibarri-Ganboa) urtegiaren urek estalita dago. 1947an eraikia dugu, Zadorra ibaiaren urtza erregulatzen du (lurraldeko luzeena eta urtsuena), Bilboko eta Vitoria-Gasteizko hiriguneak urez eta elektrizitatez hornitzen ditu, eta astialdi, itsas kirol, atseden leku eta antzeko jarduerei dagokienez ere punta-puntako erreferentzia bilakatu da.

Udalerri honek paisaje mota erabat ezberdinak ditu; Hegoalderen dagoen gunea, hau da, populazio-gune gehientsuenak dauden aldea (Durana, 541 m.) Lautada arabarra dugu bete-betean, eta horregatik bere topografia laua denez, honek guztiak landaketa-eremu handiak sortzen lagundu du.

Urtegiaren inguruan garaiera gutxiko gainetxoak ditugu (Urbina, 698 m., Santa Cruz, 697 m., Iturriaga, 625 m.), eta hauek, batik bat, uharte hostotsuak bailiran (ameztiak), urtegiaren hegoaldean daude sakabanaturik, sasitza gune handiez inguratuta (ipurudiak ziritxoekin).

Currently have 0 iruzkizun: