Zadorra

2010/04/19 , Posted by Karmelo Etxegarai Ikastola & Ikasbidea Ikastola at 16:57






Zadorra Arabako ibairik garrantzitsuena da. Entziako mendilerroan jaiotzen da Los Corrales izeneko iturrian, Donemiliagako udalerrian.
Agurain, Gasteiz, Argantzun eta Armiñon zeharkatu ondoren Ebrorekin bat egiten du Miranda Ebro (Burgos) eta Zambrana (Araba) artean.
Ibaiak guztira 78,1 kilometroko ibilbidea egiten du eta 20,6 metro/segundoko emaria dauka bataz-beste. Mediterranear isurialdeko ibaia da.













Currently have 0 iruzkizun: